jamacor
1452

Agur Gloria eta eskerrik asko

Agur Gloria eta eskerrik asko San Josemaria Bilbon ezagutu zuen lehenetako emakume bat hil da Galdakaon 2013ko abuztua 07a Gloria Gandiaga Goikoetxeak (Boroa-Amorebieta 1927-2013) Bilbon, Abando …More
Agur Gloria eta eskerrik asko
San Josemaria Bilbon ezagutu zuen lehenetako emakume bat hil da Galdakaon
2013ko abuztua 07a

Gloria Gandiaga Goikoetxeak (Boroa-Amorebieta 1927-2013) Bilbon, Abando Unibertsitarioen Egoitzan enplegatu bezala lan egiten zuen garaian ezagutu zuen San Josemaria. Berehala ohartu zen bere bihotzean sentitzen zuen Jainkoaren deia San Josemariak eguneroko bizitzaren handitasunari buruz azaltzen zuen mezuarekin bat zetorrela; hortxe baitago Jainkoa gu maitatuz, gutaz arduratuz, gure zain.
1946an Sarrera eskatu zuen Opus Dein eta bere bizitza osoan zehar Egintzako pertsonak zainduz bizi izan zen Espainiako zenbait hiritan. Sukaldari berezia izan zen. 1970ean Sukaldaritzako lehen Sari Nazionala irabazi zuen: urrezko lapikoa, eta labe bat erosteko erabili zituen 15.000 pezeta.
1977tik aurrera Bilbon bizi izan zen eta erretiroa iritsi zitzaion arte Arangoya ikastetxeko kolaboratzaile izan zen Dietetika, Nutrizio eta Sukaldaritza Departamentuko aholkulari bezala.
More
kalebrio likes this.